Analisi sakona aukerak ordenagailuko edozein elementu analizatu eta desinfektatu (beharrezkoa bada) egiten du, eta gero sistemaren konfigurazioa leheneratu egiten du:
Ordenagailu osoa analizatu. Ordenagailu OSOA analizatzen da, mehatxutzat har daitezkeen elementuak bilatzeko: birusak, troiatarrak, harrak, dialerrak, ekipoaren segurtasuna arriskuan jartzen duten programak, hoaxak, jokeak, hacking-erako tresnak, etab.
Disko gogor guztiak analizatu. Ordenagailuko disko gogor GUZTIAK analizatzen dira.
Posta elektroniko guztia analizatu. Ordenagailuko posta elektronikoko mezu GUZTIETAN (bidalitakoak eta jasotakoak) birusak, hoax-ak (eduki engainagarria duten mezuak) eta beste zenbait elementu arriskutsu bilatzen ditu.
Diskete-unitatea analizatu. Diskete-unitateetan (A:) dauden disketeetako fitxategi GUZTIAK analizatzen dira.
Beste elementu batzuk analizatu... Analizatu nahi dituzun fitxategiak adierazi edo hautatu ditzakezu.